Izpegiko laugarren txalapartarien topaketa eginen da igande honetan. Baztan eta Baxenabarko txalapartariak elkartzeko helburuarekin, duela lau urte lagunartean hasi ziren ekimen hau antolatzen eta hitzordua erdi bidean egitea erabaki zuten: Izpegiko lepoan. Geroztik ospakizunak ez du hutsik egin.
Goizean, 10:00etan mendi ibilaldia eginen da Elorrietako lepora, eta arratsaldean, 16:00etatik aitzinera, lepoan, txalaparta, musika eta kantuaz gozatzeko aukera izanen da.