16 urte baino ez ditu Leire Ramos Berroetako gazteak eta azken urteotan hainbertze gustatzen zaion kirola egiten aritu da BKT Baztango Kirol Taldean: eskubaloia. Azken denboraldia BKTko kadeteen A taldean egin du, atezain lanetan, baina orain, aukera berria sortu zaio: Lizarrako Itxako taldearen deia hartu eta harat joatea erabaki du. Dagoeneko denboraldia eta taldea estreinatu ditu, baita bizitokia ere. Zorte on!