Ekaineko eurite gogorren ondorioz, Aritzakun-Urritzateko pista hondatua gelditu zen. Eta horregatik erabaki zuen Udalak konpontzea. Oihaneko lanen 2010/2011ko kanpainaren barne egin ditu lanak. Bide-zorua kaltetua gelditu zelako, 13 kilometroko tartean zabor-legarra bota da, eta 3 metroko zabalerako bidea gelditu da –4. argazkia–. Horrez gain, kunetak ere garbitu dira, hostoz eta urak herrestan eramandako bertze materialez beteak zeudelako. 40 cmko sakoneran egin da garbiketa, 13 kilometroko tartean. Kanteneatik hurbil, bertzalde, ezponda erori zen pasabide estua utziz –2. argazkia–. Kasu honetan, eskabazio lanak egin dira pistaren zabalera berreskuratzeko –3. argazkia–. Eta toki horretan, eskoilera edo harri-lubeta ere eraiki da. Aipatu, halaber, harrobitik leku horretara dagoen distantzia altuak garestitu egin duela harri-lubeta egitea. Bidegorrita aldera, berriz, amildegi batetik harriak eta hondakinak erori ziren pistara, hor zegoen hodi bat estaliz –1.argazkia–. Hori ere garbitu da. Lanek 75.675,75 euroko gastua sortu dute.