Ikasturte berezia izanen da aurtengoa Baztan Ikastolarentzat. Izan ere, irail honetan martxan paratu zenetik 40 urte beteko ditu Nafarroako lehen ikastoletako bat izan zenak, Baztangoak, alegiak. Eta urteurrena modu berezian ospatzeko asmoz, ekimen bereziak iragarri dituzte.
Uda honetan, erraterako, argazki zaharrak biltzen aritu da ikastolako Guraso Elkartea bere blogean (http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/). Baina horrez gain, irailaren 19rako, Pirritx eta Porrotx pailazoak gonbidatu dituzte. Egun horretan, 17:00etatik aitzinera, bi pailazo ezagunek euren ikuskizuna eskainiko dute Lur Aretoan.
Sarrerak
Toki hauetan eskura daitezke Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak: Elizondoko Antxitonean; Lesakako Atxaspi ostatuan; Berako Errekalde ostatuan eta Doneztebeko Ti