Bertan elkarteak bigarren urtez antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen abuztuaren 7ko Bertan Egunean. Aurtengoan Juan Carlos Olaetxea beratarrak irabazi du lehendabiizko saria, Mitxel Etxenike erratzuarrak bigarrena eta Juan Lameirinhas elizondarrak hirugarrena. Miguel Quevedo eta Mari Joxe Alaña, Bertan elkarteko kideen eskutik eskuratu zituzten sariak.
LehendabizIko saria 400 euroko erosketa bonoa zen, Bertan elkarteko 80 komertzioetako edozeinetan erosteko eta Olaetxearen ordez, Iratxe Oterok jaso zuen. Bigarren saria 200 euroko erosketa bonoa zen eta hirugarrena 100 euroko erosketa bonoa. Lehiaketara aurkeztu diren argazkietako batzuk Bertan elkarteak argitaratuko duen 2011ko egutegian agertuko dira.