800 bizilagun inguru ditu Iruritak, eta gaur egun duen denda bakarra, Paulino edo Spar, ixtear dago. Bizitza luze baten akabaila hurbiltzen ari zaio Mª Puy eta Nieves Urtasun ahizpei jubilazio garaia ailegatu zaielakoz.
Beltranea etxean, Urtasundarrek okindegia eduki zuten urteetan, janari-dendarekin batera. Iruritan zeuden bi okindegiek, Urtasunek eta Muruk, Elizondoko Panifikadorarekin bat egin zutenean, ordea, herrikoak desagertu egin ziren. Spar denda haunditzeko asmoz, ogia egiteko tokira lekualdatu zuten denda, eta urdaitegia eta janari-denda bihurtu zen.
Baina urteak pasatu dira, eta gibeletik etxeko inor ez dagoenez, esku-aldatzea erabaki dute, ea norbaitek negozio honekin segitzeko interesa duen.
Sei denda izatetik (Iriartean,Gernoxaharrean, Azteberrian, Arkialdean,Beltranean eta Sutegainean), dendarik ez izatera pasa daiteke Irurita.