Gurutze Sainduaren Egunean akituko dira bortz eguneko bestak

TTIPI-TTAPA

Goian ageri diren argazkiak suziria botatzeko momentukoa, mus txapelketakoa eta zikiro jatekoa dira. Itziar Bidegain

Baztan Zopak eta zikiro jaterako txartelak ostatuan daude salgai

ORTZILERIA 10 Mezpera
18:00etan suziria eta ezkil jotzea. 21:00etan Herriko Ostatuan Baztan Zopak, FRANTZISKOk alaituta. 00:00etan txopo goratzea. Ondotik ELBETE ROCK: KOMANDO KASTAÑA, AMETS ILUNAK, AIZKOR ERAUNTSIA eta TALDE SORPRESA.

LAUNBETA 11 Zikiro Egune
09:00etan argisoinuak. 14:00­etan zikiro-katerin jatea SALABERRIk alaituta. Ondotik asto karrera. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia SALABERRIren eskutik. 22:00etan Mutildantzak plazan. 00:30ean dan­tzaldia JALISKO BAND taldearekin.

IGENDIA 12 Zozketa Egune
09:00etan argisoinuak. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Mutildantzak. 18:00etan Pa­txin Potxin ikuskizuna haur eta gurasoentzat. 18:30ean bat-bateko mus eta partxis txapelketa. 20:00etatik 22:00­etara zozketa (lau per­tsonendako afaria, bi pertsonendako afaria eta bi gasna zozketatuko dira).

ASTELEHENA 13 Herritarren Egune
09:00etan dianak. 13:00etan herri bazkaria Karrikatxarren, FRAN­­TZISKOk alaituta.

ASTEARTEA 14 Gurutze Sainduaren Egune eta Haurren Egune
09:00etan dianak. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik Mutildan­tzak plazan eta luntxa Herriko Ostatuan. 14:00etan haurren bazkaria frontoian. 18:00­etan Gorriti eta bere animaliak. Ondotik japoniar bonbak plazan. 19:00etan txokolatada. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia AGERRALDEren eskutik. Ondotik GAIZUA NI.

OHARRA
Baztan-Zopetara joan nahi duenak txartelak ostatuan aurkituko ditu salgai, eta zikiro-katerin jatekoak, berriz, ostatuan eta Karrika ostatuan eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun