Hamabi-hamabortz laguneko taldea biltzen da Amaiurko bestak antolatzeko. Horien ordezkari Jose Antonio Iriarterekin izan gara eta berak aipatu digunez, igandeko Artzain Eguna izanen da ekitaldirik garrantzitsuena.
Nola antolatzen dituzue Amaiurko bestak?
Bueno, bagara gazte kuadrilla bat, 12-15, beti mundu hortan ibiltzen garenak, eta urtero batek gauza batzuk, bertzeek bertzeak, denen artean egiten dugu.
Noiz hasten zarete bestak antolatzen?
Hasi otsail hondarrean normalki, lehendabiziko bilera orduan egiten dugu.
Eta gero astero edo elkartzen zarete, edo noizbehinka?
Lehenbizian bi aste edo hilabetean behin bilera egiten dugu, baina gero bestak hurbiltzen ari direlarik, gero eta gehiago.
Bestak antolatzerako orduan zein izaten da buruhauste gehien ematen duen ekitaldia?
Artzain Zakur lehiaketaren Eguna.
Zuretzako zein da bestetako egun politena?
Ez dakit. Denek dute zerbait berexia. Artzain Eguna ere polita izaten da.
Artzai Egunean jende aunitz biltzen al da Amaiurren?
Bai, normalki bai, denbora ona baldin bada jende dexente etortzen da.
Krisia goiti eta beheiti… Zuek nabaritu al duzue bestetako aurrekontuan?
Guti goitibeheiti iazko aurrekontu berdintsue izanen dugu, guk momentuan ez dugu krisirik somatu bestetarako aurrekontuan, orain ikusiko da bestak pastekin zer gertatzen den.
Bestetako ekitaldi nagusiena Artzain Eguna da, baina ba al da jende aunitz ekartzen duen bertze ekitaldiren bat?
Ez, Artzain Eguna da garrantzitsuena. Baina Baztan Zopetara ere jende aunitz etortzen da.
Aurtengo egitarauan zerbait berria sartu al duzue?
Berdintsue da, bada igual zerbait aldatu dena, baina printzipioz gauza berak izanen ditugu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.