Gurutze MARITORENA ZUBIETA | Arraiozko gaztea

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 5a

Gurutze Maritorena Zubieta, Arraiozko gaztea Utzitako argazkia

Baztandarra ala arraioztarra, zer sentitzen zara lehenagotik?
Arraioztarra, baina arraioztarra izatea ez da baztandarra izatetik bereiz­ten ahal.
Merkatalgunearen irekiera aunitz nabaritu al da herrian?
Ez. Erosketak egitera joaten den jendea saihesbidetik ibiltzen da eta herrian lehenagotik dagoen ostatuak segitzen du izaten herritarren bilgune.
Zer da turistak Arraiozera joateko gehien erakartzen dituena?
Jauregizarrea. Noiznahi ikusten dira kanpotarrak jauregiari argazkiak ateratzen.
Zer du faltan Arraiozek?
Herriko bestetako nahiz inauterietako otorduak eta bertzelako ekin­tzak, ikastaroak eta abar egiteko azpiegi­t­u­ra; etxea, lokala edo dena delakoa.
Bestak irailean izanda, uda­­ko zein besta auke­ratu­ko zenuke?
Ama amaiurtarra dut eta Amaiurko bestak bereziak dira niretako. Baina aurtengo Elizondoko egi­ta­raua ikusita, zer hau­tatu aunitz bada.
Eta zein da Grand Prix-aren arrakastaren arrazoia?
Irri egiteko modua paratzen duela; haur, gazte nahiz heldu, denek atsal­dea irri sanoa eginez pasa­tzen dute.
Aurtengoan zer izanen den aitzineratzerik bai?
Aitzineko urteetako programaren iduritsua izanen dugu. Bertze zenbait gauzaren artean, larunbat atsean­ kontzertua Zutik-ekin eta igan­dean kantaldia Panpi Portugal eta bere taldearekin.
Baztandarren Biltzarra, bestak ala inauteriak. Zein nahiago?
Zer zaila!! Baina, herriko bestak, akaso.
Aurtengo Baztandarren Biltzarrari, 0tik 10erako nota bat paratzekotan, zer paratuko zenioke?
9, bederen. Giro xarmanta izan zen. Zorionak bestaren antolaketan aritu direnei. Ostatua eta atseko dan­tzaldia laxoko plazan paratu izana, erabaki egokia izan dela iduritzen zait.
Udako oporrak non?
Egun batzuk kanpoan, leku berriak ezagu­tzeko, eta bertze ba­tzuk etxean, lagunekin eta etxekoekin trankil egoteko.
Gustura bisitatuko zenukeen toki bat?
Eskozia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun