Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza elkarteak Bertan Eguna antolatu du larunbat honetarako, abuztuaren 7rako.
Egun guzian, Jaime Urrutia karrikan elkarteko komertzioen produktuak erakusgai eta salgai izanen dira. Aurtengoan, Virgilio oinetako denda, Zagua kirol denda, Pottoki haur denda, Casa Ruiz, Izeta erlojudenda, Ipingi arropadenda, Kattalingorri arropadenda, Mallenea mobledenda, Quevedo ferreteria, Fantxike arropadenda, Argibel Optika, Burdain bitxidenda, Iris loredenda, Urregine bitxidenda, Belzunegi, Azken Muga, Ciaurriz harategia, Mari Cruz lentzeria, Adela janaridenda, Artesiagan Nafarpres liburudenda, Pérez mobledenda, Esarte harategia, Asun frutadenda eta Arkilanak arkitektura zerbitzuak izanen dira beraien produktuak karrikara aterako dutenak.
Foruen Plazan artisauen erakusketa izanen da eta margolariak erosleen artetik ere ibiliko dira. Modu berean, liburutegi berrian argazki erakusketa eginen da. Beraz feria goizeko 10:00etan hasiko da. 11:00etatik 13:00etara ikastolako parkean haurrendako puzgarriak izanen dira eta “Txu-Txu” trena udaletxetik aterako da herrian barna itzuliak egiteko. 12:00etan Jaime Urrutia karrikan barna “McKensy’s Clan Band” fanfarrea ibiliko da. 17:00etatik 19:30era ere puzgarriak eta txu-txu trena izanen dira eta txalaparta erakustaldia eskainiko da Foruen Plazan. 18:00etan Baztango dantzari ttikiek bertako dantzak eskainiko dituzte Koralaren Plazan. 19:00etan, Bertan elkarteak igarren urtez antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa eginen da Ziga Margolariaren Plazan. Alde horretatik, Bertan elkartearen webgunean argitaratu dutenez, aurtengoan Juan Carlos Olaetxea beratarrak irabazi du lehen saria, Mitxel Etxenike erratzuarrak bigarrena eta Juan Lameirinhas elizondarrak hirugarrena.