Pilota erakustaldiak eginen dira Elizondoko Antxitonean abuztuko ortzegun guzietan

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 5a

Abuztuaren 20:00ean eginen da lehenbizikoaa eta musika eta sorpresa izanen dira ondotik

Elizondoko Antxitonea trinketean pilota erakustaldiak antolatu dituzte abuztuko ortzegunetan Baztango Udalak eta Bertiz Partzuergo Turistikoak. Abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an, arratseko 20:00etan eskainiko dira modalitate ezberdinetako pilota erakustaldiak eta ondotik, musika eta sorpresa izanen dira. Ikuskizunera sartzeko 2 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun