Abuztuaren 7an, larunbat eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Zigako San Lorentzo bestak. 14:30ean herri bazkaria eginen dute musikaz alaituta. 19:00etan dantzaldia JALISKO BAND taldearekin. 21:30ean Etxezuriko Baztan Zopak dastatzeko aukera izanen da eta 00:30ean hasita gaupasa egiteko modua izanen da JALISKO BAND taldearekin. 06:00etan xingarra kerrenian erreta eskainiko da gosaltzeko eta goizaldeko bertso saioak aditzeko.
Baztango lehen basurdekume harrapaketa igandean
Abuztuaren 8an, igande goizeko 08:00etan dianak izanen dira herrian eta auzoan barna. 11:00etan mus txapelketa herrikoia jokatuko da. 17:30ean Baztango lehenengo basurdekume harrapaketa eginen da. 19:00etan dantzaldia AGERRALDErekin. 22:00etan afaria Herriko Ostatuan.
Haur eta Gazteen Eguna astelehenean
Abuztuaren 9an, astelehenean, Haur eta Gazteen Eguna ospatuko dute Zigan 08:00etan dianak joko dira herrian eta auzoan barna. 10:00etan gazteek gosaria izanen dute Herriko Ostatuan. 12:00etan gazteak etxezetxe puxkak biltzen ibiliko dira kalejiran. 13:00etan haurren bazkaria izanen da eta 16:00etan haurren jokoak, puzgarriak eta zezen mekanikoa. 20:00etan dantzaldia izanen da AGERRALDErekin. 20:30ean zezen mekanikoa izanen da gazteentzako eta irabazleak sari ederra izanen duela iragarri dute antolatzaileek. 22:00etan andreen afaria ospatuko dutenez, gizonak haurrak zaintzen utziko dituzte. 00:30ean dantzaldia izanen da AGERRALDErekin. 06:00etan gosaria izanen da azken errestendako, txistorrada.
San Lorentzo Eguna asteartean
Abuztuaren 10ean, San Lorentzo Egun handia ospatuko dute zigatarrek. 08:00etan dianak joko dituzte herrian barna musikaz alaituta. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan luntx herrikoia eskainiko da plazan. 12:30ean aizkora apustua jokatuko da: Ruben Saralegi-Felix Etxeberria. Horrez gain, Joxe Antonio Etxeberriak aizkora erakustaldia eginen du, eta Migeltxo Saralegi harri-altxatzen ariko da. 19:30ean Chuchin Ibañez eta bere mariatxiak emanaldia eskainiko du. 21:30ean joaldunak eta txalaparta doinuak izanen dira plazan. 22:30ean afaria frontoian. 00:30ean dantzaldia AGERRALDErekin. 06:00etan gosaria lorik egin nahi ez duenarendako.
Zikiro Eguna akitzeko
Bestak akitzeko, asteazkenean, abuztuaren 11n, Zikiro Eguna izanen dute. 08:00etan dianak joko dituzte herrian eta auzoan barna. 14:00etan zikiro-jatea izanen da musikaz eta herriko bertsolariez alaituta. 20:00etan dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin. Gauerdian Gaizua Ni kantatuko badute ere, 01:00etatik aitzinera gaupasa pribatua izanen dute Zigako xoko beroan.