Francisco Javier Meoki txirrindulari elizondarra Espainiako txapeldun suertatu da

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 30a

Meoki baztandarra, Oronoz hondarribitarrarekin eta Berrón bizkaitarrarekin batera igo zen podiumera. Utzitako argazkia

Master 50 kategorian nagusitu zen joan den igandean Segovian

Roleauto-Ciclos Arsuaga taldearekin aritzen den Francisco Javier Meoki txirrindulari elizondarra Espainiako txapeldun suertatu zen joan den igandean Segovian, master 50 kategorian.

Roleauto-Ciclos Arsuaga taldearekin aritzen den Francisco Javier Meoki txirrindulari elizondarra Espainiako txapeldun suertatu zen joan den igandean Segovian, master 50 kategorian. Elizondarrak bi aldiz irabazia zuen Espainiako kopa eta txapeldun izatetik hurbil ere ibili zen adin ttikiagoko kategoriatan, baina 50 urte egin dituen urtean lortu du maila horretako txapelketa. Helmugan 26 segunduko aldea atera zion Hondarribiako Txomin Oronoz-i eta 29 segundukoa Scania-Conauto taldeko Joseba Berrón bizkaitarrari.

Garaipen honekin, Austriako Tirolean jokatuko diren master mailako Munduko txapelketarako hautatu dute Meoki.

 

Palmares zabala

Txirrindulari elizondarrak palmares handia dauka, master 40 kategorian EspainiakoKopa bi aldiz irabazteaz gain, Europako txapeldun ere izan baitzen Portugalen. Aurten Ordiziako lasterketa irabazi du eta Palentziako Astudilloko Itzulian lehen etapa eta sailkapen orokorra irabazi zituen master 50 kategorian. Nafarroako master 50 txapelketa ere irabazi du eta podiumera igo da bertze zenbait lasterketetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun