Elizondoko Santiago bestek pasatu dute asteburua, baina oraindik hainbat ekitaldi falta dira azken egunetarako.
Ortziral arratseko krossaren eta kontzertuaren ondotik, larunbat eguerdian bota zuen txupinazoa Xabier Lopez Zabaleta, 6 urteko mutikoak. Segidan, baztanzopak banatu ziren eta ttikienak, erraldoi eta buruhandiekin ibili ziren. Arratsean Salbea kantatu zuen Elizondoko abesbatzak, Recreo de Elizondo bandaren laguntzaz.
Santiago egun handian berriz, zenbait gorabehera izan ziren ospakizun nagusian. Izan ere, euripean egin zen Mutildantzan 23 gizaseme bertzerik ez ziren ateri. Eguraldiak ez ezik, joan den urtean izandako gorabeherak ere zerikusia izanen zuten seguruenik kopuru horretan. Izan ere, iaz emakume batzuk dantzatzera atera zirenean txistulariek jotzeari utzi zioten. Aurten ez da emakumerik ateri, baina Elizondoko txistularien ordez, Arizkungo Javier Larralde txistularia, Patxi Larralde semearekin eta Martin Elizalde atabalariarekin aritu ziren. Mutildantzarien erreldoa irekitzen, azken hamar urteetan bezala, Felix Mena Irigoien aritu zen eta bere ondotik, Xabi Torres Elizondoko alkatea.
Astez ere segida izanen dute bestek
Astez ere segida izanen dute Elizondoko Santiago bestek. Astelehenean, Gazteen Eguna ospatuko dute.
14:30ean kuadrilen bazkaria eginen da gorapetan. 16:30ean Zirko emanaldia eta tailerra izanen dira. 18:30ean erreka jautsiera eginen da eta ondotik kukaña. 19:00etan Baztan-zopak izanen dira Txokoton. 20:30ean Kantaldia izanen da Bedaxagar, Arotze eta Etxekopar kantari zuberotarrekin. 21:00etan Dantza Herrikoiak Ziga plazan. 22:00etan Mutildantzak. 01:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
Uztailaren 27an, asteartean, 06:00etan zinger-jatia eginen da. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia herrian eta gosaria Bagordin. Ondotik, Plater tiroketa Txapelketa. 12:30ean Bandaren Kontzertua Mariano Izeta plazan, bertzela Arizkunenean. 13:00etan aitatxi eta amatxien bazkarie. 17:00etan Elizondoko I.Mus Txapelketa Falfarak Elkartean. 17:30ean Haurren jokuak. 18:00etan Sokamuturra. 19:00etan Kukubiltxoren antzerkia. Ondotik, Bonba japonesak eta txokolatada. 19:30ean Bertso Poteoa: Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jon Elizetxe. 20:30ean kantaldia izanen da. 21:00etan Ziga plazan dantza herrikoiak. 22:00etan Mutildantzak. 00:30ean Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Uztailaren 28an, asteazkenean, Herriaren Eguna ospatuko dute. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia. 11:30an Helduendako Munduko XVIII. Kanika txapelketa izanen da Merkatuko Plazan. 12:00etan Puzgarriak eta Kars. 14:30ean Zikiro jatea. 16:00etan Puzgarriak eta Kars. 18:30ean Zetreria eta animali basatien erakustaldia. 19:30ean Sokamuturra. 20:30ean Kantaldia Ansa ahizpak aranoarrekin. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00etan Mutildantzak. 22:00etan Gizajua ni eta kalejira txarangarekin herrian barna.