Xorroxin Irratiaren Behikakako lehen sariak badu jabea

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 26a

Lore, Zagua eta Erdiz behiak, nagusiekin eta epaileekin batera. Juan Mari Ondikol

Txus Beristain zarauztarrak irabazi du sari potoloa

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com zozketa burutu zen uztailaren 24an Elizondon, irratiaren egoitza pareko belagian. Jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Erdiz, Zagua eta Lore behiak ziren protagonistak, dena den bertzelakoek ere izan zuten zer erranik. Incansables eta Fanfarre Mifa-ko musikariak, Julen Zelaieta eta Jon Elizetxe bertsolariek eta nola ez, Fernando Anbustegi eta Joseba Otondo, xorroxingo bi esatari zirikatzaileen komentarioekin, arratsaldea alaitu zuten, behiek beren lana egiten zuten bitartean. Guztia kontrolatzen bi epaile, Fermin Gartxitorena eta Mikel Altzuart  aritu ziren  eta guztia gainbegiratzen, teknologia berrien laguntzarekin, Juan Mari Aleman eta Mikel Telletxea.

 

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com zozketa burutu zen uztailaren 24an Elizondon, irratiaren egoitza pareko belagian. Jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Erdiz, Zagua eta Lore behiak ziren protagonistak, dena den bertzelakoek ere izan zuten zer erranik. Incansables eta Fanfarre Mifa-ko musikariak, Julen Zelaieta eta Jon Elizetxe bertsolariek eta nola ez, Fernando Anbustegi eta Joseba Otondo, Xorroxingo bi esatari zirikatzaileen komentarioekin, arratsaldea alaitu zuten, behiek beren lana egiten zuten bitartean. Guztia kontrolatzen bi epaile, Fermin Gartxitorena eta Mikel Altzuart aritu ziren eta guztia gainbegiratzen, teknologia berrien laguntzarekin, Juan Mari Aleman eta Mikel Telletxea.

Hirugarren saria Lore Behiak banatu beharrekoa zen baina antza, alfer xamar edo gutti bazkalduta etorri zen eta ez zuen kaka egiteko gogorik. Hala 30 minutuak pasa eta “eginbeharrak” egin gabe erretiratu zen. Hala ere, ondotik, epaileek eskuz egin zuten zozketa eta atera zuten txartela honako hau izan zen. Lerroa: 19 Zutabea: 47

Bigarren saria Zagua behiak banatu behar zuen. Baina honek ere ordu erdi bat pasatu eta ez zuen kakarik egin. Hala, hontan ere epaileek atera zuten zenbakia eta beraz bigarren saria honako laukitxoari egokitu zitzaion: Lerroa: 18 Zutabea:20.

Lehen saria, sari nagusia, Erdiz behiak banatu zuen. Minutu batzuk eman zituen belagian bueltaka, eta honek bai, kaka egin zuen, Lerroa: 12 Zutabea: 76.  

 

Saridunek hilabeteko epea

Hiru saridunetatik bakarra agertu da. Hain zuzen, lehen sariaren jabea Txus Beristain Bereau zarauztarra da. Arizkunen egiten dituen egonaldietako batean erosi zuen txartela. Bertze bi saridunak ez dira agertu oraindik baina hilabete bateko epea izanen dute txartelaren jabeek, hau da, abuztuaren 24 arte, txartel saridunarekin agertu eta sariaz gozatzeko.

Giro ederra bizi izan zen arratsalde partean, bero haundirik gabe baina beti ere eguzkitsu zegoen atsaldea eta bertaratu zirenek eskertu zuten hori, tartean, zozketak irauten zuen bidenabar trago batzuk hartzeko, jarritako ostatuan nabaritu zen, egarria ezin ase ibili baitziren lanean.

Xorroxin Irratiko kideak kontent daude egindakoarekin, eta gehienbat jendearengandik jasotako laguntza eta babesarengatik. “Jada hurrengo urteko edizioan pentsatzen ari gara, egindakoa hobetzeko asmoz” diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun