Besten aitzinetik azken batzarrea egin zuen Elizondoko herriak uztailaren 9an. Eta orduan erabaki zuen Aroztegia… eta gero zer? plataformak eta Amaiurko herriak joan den larunbaterako deitua zuten manifestazioari atxikimendua adieraztea. Horrekin batera, inauterietan parodia bat egiteagatik inputatuak dauden gazteei babesa eskaini zien. Herrian panel informatiboak paratzea ere onartu zen eta Lurraldearen Antolakuntza Plana aztertzeko komisio bat sortzea ere bai. Udal Plana aldatzeko asmoa du Udalak, etxebizitzak lurzoru urbanizaezinetan eraiki ahal izateko. Hala, produktibitate ertaineko eta lur urbanizaezinez osatutako auzoez mintzatu ziren.