Aldaketak Elizondoko bestetan

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Ortziral honetan hasi eta astezakenean akituko diren Elizondoko besten ingu­ruan, ohar ba­tzuk jakinarazi ditu Xabi Torres Elizondoko alkateak. Alde batetik, Foru Plaza ibiltzeko moduan egonen da, baina karga haundia jasateko oraindik prestatua ez dagoenez, ekitaldi ba­tzuk hor eta gainerakoak Merkatuko Plazan eginen dira.
Horrez gain, Meza Nagusia 11:30ean iza­nen­ da eta ondotik, 12:30­ean abiatuko dira pla­zara. Luntx herrikoia, berriz, 12:45ean eginen da. Eta asteleheneko kantaldian, Amaren alabak-en ordez, Bedaxa­gar, Aro­tze eta Etxekopar kanta­ri zuberotarrak ariko dira.
Aipatu, Baztan Ikastolarako bidean, Iturria eraikuntzak enpresak utzi­tako belardian akanpalekua ere izanen dela. Aparkalekua eta komunak edukiko ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun