Zigorra betetzeko, orain arte 15 baztandarrek egin dituzte lanak gizartearentzako

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Udalak 2009az geroztik eskaintzen du aukera hori

Delitu arinen bat tartean dagoenean, espe­txe zigorraren alternatibetako bat gizartearen­tzat lan egitea izaten da. Eta Baztanen halaxe egiten dute batzuek, trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik edo multak ez ordaintzeagatik zigorra bete behar dutenean.
2009an Udalak eta Nafarroako Espetxeetako Gizarte Zerbitzuek sinatutako hitzarmenaren bidez, Baztanen gizartearendako lanak eginez bete dezakete zigo­rra, espetxearen ordez­ko neurri gisa. Izan ere, Udalaren irudiko, «hagitz ga­rrantzi­tsua» da baz­tan­da­rrei zigorra in­gu­ruan be­tetzeko eta hemengo erakundeek kudea­tu­tako jardueretan ari­tzeko aukera ematea. Hala, 15 dira orain arte gaztigua gisa honetara bete duten baztanda­rrak.
 Zigorra betetzeko lanak toki hauetan eskain­tzen zaizkie: Elizondoko Francisco Joakin Iriar­te zahar-etxean, Gil­txaur­di udal igerilekuan, mantenimendu lanak, garbiketa lanak, basoko lanak... «Horrelako lanak Baztanendako onuragarriak dira», adierazi dute Udaletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun