Dena prest dago Elizondon Santiago bestei ekiteko

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Santiago Eguneko Mutildantza izaten da Elizondoko erakargarri handienetakoa. Juan Mari Ondikol

Txupinazoa larunbat eguerdian botako bada ere, ortziral arratsaldean krosa eta arratsean kontzertu bikaina izanen dira

Elizondoko Santiago bestetako txupinazoa larunbat eguerdian botako bada ere, uztailaren 23an, ortziral arratsaldean hasiko dira lehen ekitaldiak. Bestak direla ere, zenbait ohar jakinarazi ditu Elizondoko herriak. Alde batetik, Foru Plaza oinezkoendako ibiltzeko moduan egonen da, baina karga haundia jasateko oraindik prestatua ez dagoenez, ekitaldi batzuk hor eta gainerakoak Merkatuko Plazan eginen dira. Bertze aldetik, Baztan Ikastolarako bidean, Iturria eraikuntza enpresak utzitako belardian akanpalekua ere izanen da, aparkalekua eta komunarekin.

Elizondoko Santiago bestetako txupinazoa larunbat eguerdian botako bada ere, uztailaren 23an, ortziral arratsaldean hasiko dira lehen ekitaldiak.

Bestak direla ere, zenbait ohar jakinarazi ditu Elizondoko herriak. Alde batetik, Foru Plaza oinezkoendako ibiltzeko moduan egonen da, baina karga haundia jasateko oraindik prestatua ez dagoenez, ekitaldi batzuk hor eta gainerakoak Merkatuko Plazan eginen dira. Bertze aldetik, Baztan Ikastolarako bidean, Iturria eraikuntza enpresak utzitako belardian akanpalekua ere izanen da, aparkalekua eta komunarekin.

 

Krossa eta kontzertua hasteko

Ortziraleko ekitaldiei dagokienez, 19:00etan Haurren Herri krosa eginen da eta 20:00etan helduen Herri krosa. Ordu berean dantzaldia izanen da Ziga plazan Santxotena akordeolariarekin. 23:30ean Kontzertuak: Sutan, Governors, Esne Beltza eta Dj Mokordo eta Tirri&Tery (BZAM).

 

Txupinazoa larunbat eguerdian

Uztailaren 24an, larunbatean, besta bezpera izanen da Elizondon. 10:00etan Futbol 7 txapelketako finala jokatuko da. 12:00etan Txupinazoa eta Baztan-zopak. Ondotik, Konpartsarekin herri itzulia eginen da. 14:00etan Errepresaliatuen aldeko brindisa eta herri-bazkaria txoneztan. 16:00etan Haurrendako margoaldie eta Olinpiadak. 17:00etan profesionalen arteko pilota partida jokatuko da Baztan Pilotalekuan. 17:30ean Voleibol Open Elizondo jokatuko da. 18:00etan Xorroxin Irratiak antolatutako Behi KK. 19:00etan “Presoak Borrokan, Elkartasuna” kalejira abiatuko da txoznetatik. 19:30ean Karrikadantzan joanen dira Elizarat. 20:00etan Salbea. 20:30ean Munduko plateren dastaketa eta Rantxerak Plazan. 00:00etan Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

 

Santiago Egun handia igandean

Uztailaren 25ean, igandean ospatuko da Santiago Egun handia. 07:30ean Sokamuturra izanen da. 09:30ean Argi soinuak. 11:30ean Meza Nagusia. 12:00etan Herritarren Elkartzea Elizako atarian. 12:30ean Karrikadantzan Plazarat joanen dira. 12:30ean Mutildantzak. 12:45ean Luntx Herrikoia. 17:30ean Goitiberak Bagordin. 18:00etan Erraldoien Ibilaldia. 19:30ean Herri Kirolak izanen dira, Euskal Herriko Aizkora 2. Mailako Txapelketaren kanporaketa, hain zuzen. 19:30ean Sokamuturra. 20:30ean dantzaldia Garraxi taldearekin. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00etan Mutildantzak. 23:00etan Su Artifizialak. 23:30ean Txutxin Ibañez eta Acapulco Mariatxia. 01:00ean Dantzaldia Garraxi taldearekin.

 

Astelehenean Gazte Eguna

Uztailaren 26an, astelehenean, Gazte eguna ospatuko dute Elizondon. 09:30ean Argi soinuak izanen dira Beartzunen. 10:30ean Gosari herrikoia eginen da Berron. Ondotik, Itzulia auzoan barna fanfarre Mi-Farekin. 11:00etan Erraldoi eta buruhaundien konpartsa ibiliko da. 11:00etatik 14:00etara Puzgarriak izanen dira Igerilekuan. 12:00etan Elizondoko VI. Trinkete Txapelketa jokatuko da. 14:30ean kuadrilen bazkaria eginen da gorapetan. 16:30ean Zirko emanaldia eta tailerra izanen dira. 18:30ean erreka jautsiera eginen da eta ondotik kukaña. 19:00etan Baztan-zopak izanen dira Txokoton. 20:30ean Kantaldia izanen da Bedaxagar, Arotze eta Etxekopar kantari zuberotarrekin. 21:00etan Dantza Herrikoiak Ziga plazan. 22:00etan Mutildantzak. 01:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

 

Asteartea ere ekitaldiz gainezka

Uztailaren 27an, asteartean, 06:00etan zinger-jatia eginen da. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia herrian eta gosaria Bagordin. Ondotik, Plater tiroketa Txapelketa. 12:30ean Bandaren Kontzertua Mariano Izeta plazan, bertzela Arizkunenean. 13:00etan aitatxi eta amatxien bazkarie. 17:00etan Elizondoko I. Mus Txapelketa Falfarak Elkartean. 17:30ean Haurren jokuak. 18:00etan Sokamuturra. 19:00etan Kukubiltxoren antzerkia. Ondotik, Bonba japonesak eta txokolatada. 19:30ean Bertso Poteoa: Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jon Elizetxe. 20:30ean kantaldia izanen da. 21:00etan Ziga plazan dantza herrikoiak. 22:00etan Mutildantzak. 00:30ean Dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

Akitzeko Herriaren Eguna asteazkenean

Uztailaren 28an, asteazkenean, Herriaren Eguna ospatuko dute. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia. 11:30an Helduendako Munduko XVIII. Kanika txapelketa izanen da Merkatuko Plazan. 12:00etan Puzgarriak eta Kars. 14:30ean Zikiro jatea. 16:00etan Puzgarriak eta Kars. 18:30ean Zetreria eta animali basatien erakustaldia. 19:30ean Sokamuturra. 20:30ean Kantaldia Ansa ahizpak aranoarrekin. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00etan Mutildantzak. 22:00etan Gizajua ni eta kalejira txarangarekin herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun