Komisaria berriko lanak udan hasiko direla iragarri du Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Caballero kontseilaria Elizondon izan da bisitan

Elizondon eraikitzekoa den komisaria berri­ko lanak uda honetan hasiko direlakoan dago Nafarroako Gobernua. Hala iragarri zuen ekainaren 23an Javier Caba­llero Nafarroako Gobernuko lehen presi­den­teordea eta presi­den­tzia kontseilaria denak Elizondora egindako bisitan. Lerro hauek idazterakoan, proiektua lizitazio fasean zegoen, eta aste hauetan egitekoa zen adjudikazioa.
Nafarroako udaletxe nagusietako urdal or­dez­kariekin, segurtasunaz aritzeko eta Foru Poliziaren eta udal­tzainen arteko koordinazioa eta segurtasun plana promozioa lantzeko bilerak egiten ibili da Gobernuko ordezkaria eta azkenekoa Arizkunenea Kultur Etxean egin zen. Orduan egin zituen adierazpenok Caballerok. Kon­tsei­laria­rekin batera, Virginia Aleman alkatea, Santiago Aldako zinego­tzia, Juan Fermin Mitxe­lena Lesakako alka­tea eta Baztango udaltzainak eta Bera eta Doneztebeko albinteak izan ziren, baita Gobernuko eta Foru Poliziren bertze ordezkariak ere, Iñaki Zia Elizondoko komisariako inspektore burua barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun