55 langile ditu Nafar Mendi merkatalguneak

TTIPI-TTAPA 2010ko uzt. 8a, 12:45
Utzitako argazkia

Eskualdeko 55 lagun hasi dira Arraiozen zabaldu berri duten Nafar Mendi merkatalgunean lanean. 4,5 milioi euroko inbertsioa egin dute Elorga anaiek eta 20.000 artikulu baino gehiago eskainiko dira saltokian. Inaugurazio ekitaldia ekainaren 22an egin zen eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapeneko kontseilaria, Lander Santamaria udal zinegotzia eta Sotero Etxandi Arraiozko alkatea izan ziren ekitaldian. Hipermerkatuaren atarian, Berako Saverako langileek beraien egoeraren b­erri eman zioten Gobernuko presidenteari eta ordezkariei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun