Udako zinema

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Hainbat film ikusteko aukera izanen da uda honetan ere Baztanda­rren Biltzarrako gorapean, 22:00etan hasita. Ortziral honetan, hilak 9, 13 urtetik gorakoendako Sherlock Holmes ikusteko aukera izanen da. Uztailaren 12an, be­rriz, jende ororendako, Nocturna pelikula eskainiko da, euskaraz.
Uztailaren 14an, 7 urtetik gorakoendako, Principe de Persia: las arenas del tiempo filma ikusteko aukera izanen da. Abuztuaren 2an, Que se mueran los feos­ egonen da ikusgai 7 urtetik gorakoendako, eta abuztuaren 9an, azkenik, Rompedientes pelikula, jende ororendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun