Elena Urtasun elizondarrak eraman du Bertan merkatari, zerbitzu eta ostalarien elkartean zozketatu duen 2.000 euroko balea. Diru hori gastazeko aukera izan zuen ekainaren 19an, elkarteko komertzioetan eta «erraza» egin omen zitzaion gastatzea. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Mari Joxe Alaña Bertaneko lehendakaria, Elena Urtasun saritua, Juanjo Leiza idazkaria eta Blanki Letona diruzaina.