Sanjuanak eta San Pedro bestak ere joan dira

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Ondikol


Eguraldi ederrarekin hasi zituzten Arizkunen sanjuanak. Ohi bezala, bestei hasiera eman orduko, gazteek 20 metro inguruko txopoa goratu zuten –argazkian–. Hortik aitzinerako lau eguneko bestak ere ederki joan ziren. Arizkunen ondotik, Erratzuk hartu zuen lekukoa. San Pedro bestak ere eguraldi ederrarekin ospatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun