Igande honetan zortzi eginen da Baztandarren Biltzarra besta haundia

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Argazkian, joan den urteko Zigako karroza Baztandarren Biltzarra Elkartea

Larunbatarekin ez da gaupasarik eginen

DATUA 11:00etan abiatuko da orga apainduen desfilea

Gutti gelditzen da baztandarren besta haundirako, astebete eta egun batzuk bertze­rik ez. Uztailaren 18an, igandearekin, eginen da hain egun berezia den Baztanda­rren Biltzarra besta. Urtero bezala, Elizondoko karrikak jendez, musikaz eta kolorez beteko dira.
Aurtengoak, ordea, badu berezitasun bat: Elizondoko Foru Plazako obrek azken momentura arte airean eduki bai­tute Baztandarren Biltzarra. Azkenean egin, eginen da, baina aldaketa batzuekin.
11:30ean hasiko den orga apainduen desfilearen ondotik, 14:00­etan Mutildantzak izanen dira Laxo plazan. 14:30ean herri-bazkaria eginen da Merkatuko zelaian eta ondotik,  bazkalondoko jaialdia: bertsolariak, abeslariak, Muxikoak, Larraindantzak eta Trikidantz taldea. 20:00etatik ai­tzinera, Laxo plazako karpan dantzaldia eskainiko duena Laiotz taldea izanen da eta ondotik DJ-ak ariko dira.  Igande osoan Baz­tan­darren Biltzarra karpa Laxo frontoian irekia egonen da.
Aipa­tzekoa, bertzalde, larunbatarekin ez dela gaupasarik eginen.

Kartela
Juan Angel Perotxe­na elizondarrak egindako kartelak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra. Eli­zon­­doko plazako obrak tarteko, kartel lehiaketa antola­tzeko ez du den­­borarik izan Baztandarren Bil­tzarra Elkarteak eta ho­rregatik, kar­te­laren diseinua enkarguz egin da. Antolakun­tzatik bere lana eskuzabaltasun osoz egin duela azpimarratu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun