Iruritako Lakosta familiari egokitu zaio Baztandarren Biltzarreko saria

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 21a

Baztandarren Biltzarra giro ederrean joan zen igandean. Alicia del Castillo

Baztandarren Biltzarrak 1.580 euroen zozketa egin zuen igandeko ospakizunean. Ordenagailuz egindako zozketan hiru zenbaki atera ziren nahiz eta 1580 euroko saria bakarra izan. Lehen zenbakia, ospakizunaren ondoko bi astetan zegoen indarrean. Horren jabea ez ateratzekotan, hurrengo astean bigarrenak balio zuen eta hurrengoan hirugarrenak. Hauexek izan ziren zenbaki saridunak: 7.445, 7.388 eta 6.261.

Edozein kasutan ere, ez ibili etxeko kajoietan, poltsetan eta sakeletan bilatzen ibili, jadanik atera baita saritutako zenbakiaren jabea, Iruritako Lakosta familia, hain zuzen ere. Beraz, beraiek jaso dituzte 1.580 euroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun