Baztandarren Biltzarra igandean ospatuko da Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 16a

Orga ikusgarriak izanen dira aurten ere. Juan Mari Ondikol

Larunbatean ez da gaupasarik izanen aurten

Uztailaren 18an, igandearekin, eginen da hain egun berezia den Baztandarren Biltzarra besta. Urtero bezala, Elizondoko karrikak jendez, musikaz eta kolorez beteko dira.

Uztailaren 18an, igandearekin, eginen da hain egun berezia den Baztandarren Biltzarra besta. Urtero bezala, Elizondoko karrikak jendez, musikaz eta kolorez beteko dira.

Aurtengoak, ordea, badu berezitasun bat: Elizondoko Foru Plazako obrek azken momentura arte airean eduki baitute Baztandarren Biltzarra. Azkenean egin, eginen da, baina aldaketa batzuekin.

11:30ean hasiko den orga apainduen desfilearen ondotik, 14:00etan Mutildantzak izanen dira Laxo plazan. 14:30ean herri-bazkaria eginen da Merkatuko zelaian eta ondotik, bazkalondoko jaialdia: bertsolariak, abeslariak, Muxikoak, Larraindantzak eta Trikidantz taldea. 20:00etatik aitzinera, Laxo plazako karpan dantzaldia eskainiko duena Laiotz taldea izanen da eta ondotik DJak ariko dira. Igande osoan Baztandarren Biltzarra karpa Laxo frontoian irekia egonen da. Aipatzekoa, bertzalde, larunbatarekin ez dela gaupasarik eginen aurtengoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun