Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Baztango Nafarroa Bai udal taldeak ez du Baztan Bizirik manifestazioa babestuko

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 15a, 11:10

Lekarozko Aroztegiako proiektuak, Gobernuak eskatzen dituen baldintza legal guziak betetzen dituela adierazi du NABAIk. TTIPI TTAPA

Herritarren zati bat udal gobernuaren kontra jartzeko helburua bertzerik ez duela uste du

Baztango Balleko Etxeko Nafarroa Bai udal taldeak ez du uztailaren 17rako Baztan Bizirik nahi dugu izenburupean deitu den manifestazioa babestuko. Udal talde honen ustez, manifestazioaren deitzaileek Baztandarren Biltzarraren bezpera aukeratu dute, bisitari aunitz etortzen den eguna aprobetxatzeko eta bestaren hasierako izpiritua urratuz.

Baztango Balleko Etxeko Nafarroa Bai udal taldeak ez du uztailaren 17rako Baztan Bizirik nahi dugu izenburupean deitu den manifestazioa babestuko. Udal talde honen ustez, manifestazioaren deitzaileek Baztandarren Biltzarraren bezpera aukeratu dute, bisitari aunitz etortzen den eguna aprobetxatzeko eta bestaren hasierako izpiritua urratuz.

NABAIk ez du manifestazioa babestuko eta ez du onartzen oinarritzat hartzen dituen arrazoiak, “ez baitira egiazkoak, xuxenak eta manipulatuak daudelako. Baztandarren zati bat Baztango udal gobernuaren kontra jartzea bilatzen dute bakar bakarrik, ongi ikasitako eta planifikatutako estrategia segituz”.

NABAIk, baztandarrek bere ideia politikoak adierazteko eskubidea errespetatu duela eta errespetatuko duela aipatu ondotik, “adierazpen askatasunaren erabilera okerra” ez duela onartuko jakinarazi du, “bertzeen ondasun pribatu eta publikoak kaltetzen direnean eta horien garbiketak eta moldaketak, udalari eta baztandarrei kostu ekonomiko handia sortarazten dienean”. NABAIk dioenez, “hedabideak erabil ditzakete eta erabili egiten dituzte egunero eta modu zabalean”.

Baztango udal gobernua osatzen duen taldearen ustez, manifestaziorako erabiltzen diren bi aferak, hau da, Lekarozko Aroztegia eta Amaiurko Munoa, tramitatzen ari da Baztango Udala modu legalean eta aski zuzenean. “Horietako bat –dio NABAIk– oraindik ez da tramitatu ere egin eta ez dago inolako proiektutan azaldu, beraz, ez da esistitzen. Bertzeak Gobernuak eskatzen dituen baldintza legal guziak betetzen ditu, ezin da bertze modu batean izan, eta Baztango Plan Estrategikoan nahiz Agenda Local 21ean aurrikusitakoari erantzuten dio”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun