Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Mila lagunek bat egin zuten “Baztan Bizirik nahi dugu” manifestazioarekin

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 19a, 12:27

Elizondoko karriketan, Aroztegia eta Munoako proiektuak gelditzea eskatu zuten mila lagunek. Juan Mari Ondikol

Amaiurko herriak eta Aroztegia eta gero zer? taldeak deituta, Munoa eta Aroztegiak egitasmoak gelditzea eskatu zuten

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17an “Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!” izenburupean deitutako manifestazioak mila lagun inguru bildu zituen. Lekarozko Aroztegia eta Amaiurko Munoako proiektuan kontrako oihuak bota zituzten eta ingurumenaren defentsan agertu ziren.

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17an “Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!” izenburupean deitutako manifestazioak mila lagun inguru bildu zituen. Lekarozko Aroztegia eta Amaiurko Munoako proiektuan kontrako oihuak bota zituzten eta ingurumenaren defentsan agertu ziren.

Deitzaileen irudiko, azken aldian Baztanen egiten ari diren egitasmoek «gure lurra, gure ingurua, gure biziak eta bizitzeko moduak aldatuko dituzte», eta «interes ekonomiko eta enpresarial konkretuek bulkaturik heldu dira».

Amaiurko Munoako harrobia eta Lekarozko Aroztegiko «pelotazo urbanistikoak» herritarren eta lurraren kontrako egitasmoak direla adierazi dute deitzaileek: «Amaiurren, harrobi egitasmoaren kontrako herri-galdeketan, %94,5 aurka agertu zen. Lekarozen, %67 Aroztegiko proiektu urbanistiko-espekulatzailearen kontra agertu zen”.

Munoan, amaiurtarren erditsua bizi den inguruan, zundaketak baimendu izana ere leporatu diete Udalari, «ondotik, hain segur, harrobia egiteko». Tokiko jendearen gainetik, Udalak «enpresa pribatu baten alde modu itsuan» jokatu duela kritikatu dute eta horregatik, harrobietatik baserrietako distantzia egiteko ordenantza eskatu dute. Aroztegian 252 etxebizitza berri egin nahi dituztela eta, «Baztango 16. herria» izanen litzatekeelakoan daude: «Baztango lurraldearen desegituraketa bulkatu bidenabar, gisa guztietako ondorio sozial eta ekonomikoak ekarriko ditu».

Nafarroa Bai udal taldeak egindako adierazpenak ere “lotsagarritzat” jo zituzten manifestazioaren deitzaileek. NaBAIren arabera, “deitzaileek baztandarrak elkarren kontra jarri nahi dituzte eta bailararen porrot ekonomikoa bilatzen dute”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun