Lekarozko Aroztegia proiektuaz

35 talde eta gizarte eragilek bat egin dute uztailaren 17an Elizondon deitutako manifestazioarekin

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 13a, 10:20
Uztailaren 12an egindako agerraldian eman zuten jasotako atxikimenduen berri. TTIPI TTAPA

Amaiurko herriak eta Aroztegia eta gero zer? Taldeak deitu dute, “Baztan bizirik nahid dugu!” izenburupean

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17rako “Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!” izenburupean deitu duten manifestazioak 35 talde, elkarte eta gizarte eragileren babesa hartu du, astelehenean egindako agerraldian jakinarazi zutenez.

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17rako «Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!» izenburupean deitu duten manifestazioak 35 talde, elkarte eta gizarte eragileren babesa jaso du, astelehenean egindako agerraldian jakinarazi zutenez.

Zehazki, Lekarozko Herria, Elizondoko Herria, EHNE Nafarroa, ELA Baztan-Bidasoa, LAB Baztan-Bidasoa, Baztango ezker abertzalea, Baztandarren Biltzarra, Txaruta pilota elkartea, Bertso eskola, Amaiurko Gaztelu Elkartea, Amaiurko Otsondo Barride elkartea, Basa Kantu Taldea, Amaiurko gazteak, Amaiurko Soka-Tira taldea, Baztango gazte independentistak, Elizondoko gaztetxea, Lekarozko gazteak, Baztango AEK-ko irakasleak, Metaziri aldizkaria, Jo ala Jo kultur elkartea, Baztango zurubitariak, Baztango gaitariak, Baztango amnistiaren aldeko mugimendua, Gartzaingo gazteak, Fanfarre MiFa, Erratzuko Gazteak, Arraiozko gazteak, Erratzuko Guraso Elkartea, Erratzuko Etxelebertz Elkartea, Erratzuko kultur elkartea, Anizko gazteak, Anizko Mendiarte kultur elkartea, Basaburua herri kirol taldea eta Berroetako Gure Ametsa elkartea eta Hegoalde elkarteak atxikimendua adierazi diote manifestazioari.

Deitzaileen irudiko, azken aldian Baztanen egiten ari diren egitasmoek «gure lurra, gure ingurua, gure biziak eta bizitzeko moduak aldatuko dituzte», eta «interes ekonomiko eta enpresarial konkretuek bulkaturik heldu dira».

Amaiurko Munoako harrobia eta Lekarozko Aroztegiko «pelotazo urbanistikoak» herritarren eta lurraren kontrako egitasmoak direla adierazi dute deitzaileek: «Amaiurren, harrobi egitasmoaren kontrako herri-galdeketan, %94,5 aurka agertu zen. Lekarozen, %67 Aroztegiko proiektu urbanistiko-espekulatzailearen kontra agertu zen”.

Munoan, amaiurtarren erditsua bizi den inguruan, zundaketak baimendu izana ere leporatu diete Udalari, «ondotik, hain­ segur, harrobia egiteko». Tokiko jendearen gainetik, Udalak «enpresa pribatu baten alde modu itsuan» jokatu duela kritikatu dute eta horregatik, harrobietatik baserrietako distantzia egiteko ordenantza eskatu dute. Aroztegian 252 etxebizitza berri egin nahi dituztela eta, «Baztango 16. herria» izanen litzatekeelakoan daude: «Baztango lurraldearen desegituraketa bulkatu bidenabar, gisa guztietako ondorio sozial eta ekonomikoak ekarriko ditu». Manifestazioa, uztailaren 17an, 19:00etan hasita ibiliko da Elizondoko karriketatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun