Uda honetan hasiko dira Elizondoko komisaria berria eraikitzen

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 8a

Itxura hau hartuko du Elizondoko komisariak.

909.500 eurotan Iruña Eraikuntzak enpresak eginen ditu lanak

Nafarroako Gobernuak 909.500 eurotan Iruña Eraikuntzak enpresari esleitu dizkio Foru Poliziaren Elizondoko komisaria berria egiteko lanak. Hilabete bateko epea izanen du proiektua idazteko, eta hartara, obrak uda honetan hasi nahi dituzte. Obra egiteko zortzi hilabeteko epea izanen dute.

Nafarroako Gobernuak uda honetan hasi nahi du Elizondon egitekoa den komisaria berria eraikitzen. Iruña Eraikuntzak enpresak eginen ditu lanak, Gobernuak berari esleitu baitizkio 909.500 eurotan. Hilabete bateko epea izanen du proiektua idazteko, eta hartara, obrak uda honetan hasi nahi dituzte. Obra egiteko zortzi hilabeteko epea izanen dute.

 

Komisaria Antonio Herce Lahoz arkitektuak diseinatua da eta Baztango Udalak utzitako 4.582,87 metro koadroko lur eremu batean eginen da, Erabeta Parajea eta Menditurri karriken artean. Bi solairu izanen ditu, eta beheko solairua herritarren harretarako izanen da bereziki. Horrez gain, atxilotuak hartzeko tokia, aldagelak, bilera gel aeta garajea izanen ditu. Lehenbiziko solairuan, bertzalde, barne erabilerarako bulegoak eginen dira. Ibilgailu ofizialentzako 22 aparkaleku izanen ditu komisariak eta heritarrentzako bertze 10 aparkaleku estali eta 15 kanpoan. Etorkizunean eginen den Elizondoko zeharbidetik 100 metrora kokatuko da Foru Poliziaren egoitza berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun