Aurten lehen aldiz, Elizondoko Santiago bestak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Elizondoko Herriak. Iruñeko Silvia Martinez Gomez de Seguera suertatu da garaile, “Bailes” izeneko irudiarekin. 300 euro eta zikirorako bi txartel eskuratu ditu saritzat. Kartel horren osagarriekin egindako irudia ere agertuko da programaren azalean. Xabi Torres Elizondoko alkatearen erranetan,“hamar lan aurkeztu dira, erdiak Baztangoak eta bertze erdia kanpoko jendeak aurkeztuak. Inoiz ez zen kartelik izan Elizondoko bestatan, baina partehartzea bultzatzeko modu egokia iruditu zitzaigun”.