Azpilkuetako Sanferminak ere uztailaren 6tik 10era ospatuko dira

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 6a

Bezpera arratseko ezkil-jotzearekin hasi eta Zikiro Egunean akituko dira

Iruñean eta Lesakan ez ezik, Azpilkuetan ere San Fermin bestak ospatuko dituzte egunotan. Egitarau zabala izanen dute uztailaren 6tik 10era.

 Iruñean eta Lesakan ez ezik, Azpilkuetan ere San Fermin bestak ospatuko dituzte egunotan. Hauxe izanen dute egitaraua:

 

ASTEARTEA 6

21:00etan Ezkil-jotzea.

 

ASTEAZKENA 7

San Fermin Eguna

10:45ean txupinazoa.

11:00etan Meza Nagusia. Ondotik luntxa elkartean.

18:00etan frontenis txapelketako finala eta sari banaketa.

20:00etatik 21:30era dantzaldia JOXE ANJELek alaituta.

21:30 ean Baztan-Zopak. Ondotik dantzaldia JOXE ANJELekin.

 

ORTZEGUNA 8

Haurren Eguna

16:00etan mus txapelketa eta ondotik sari banaketa.

16:30ean txotxongiloak: Ipuin magikoak (Udalaren laguntzarekin). Ondotik txokolatada.

20:00etatik 22:00etara dantzaldia JOXE ANJELekin.

22:00etan tortille patata lehiaketa. Gero dastatzeko aukera.

 

ORTZIRALA 9

11:30ean plater tiroketa lehiaketa eta sari banaketa.

14:00etan gazte bazkaria.

16:00etan partxis lehiaketa eta sari banaketa.

Arratsaldean eta gauean dantzaldia FRANTZISKOrekin.

 

LARUNBATA 10

Zikiro jatea

08:00etan sua piztea.

10:00etan gosaria.

14:00etan zikiro jatea FRANTZISKO akordeoilariarekin. Ondotik hainbat txapelketa eta sari banaketa.

22:00 etan afaria.

Gauean gaupasa JALISKO BAND taldearekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun