Lekarozko enpresa, hezkuntza eta kultur parkea eraikitzeko tramitazioa hasi du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 1a, 14:37
Itxura hau hartuko du Lekarozko eremuak TTIPI TTAPA

2012ko urtarrilerako hasiko dira jarduerak eremu honetan

Nafarroako Gobernuko Amelia Salanueva kontseilariak presiditzen duen Lurralde Antolaketa Batzordeak (COT) Lekarozko enpresa kanpusa eraikitzeko tramiteak egiten hasi zen ekainaren 28an eta horretarako, udalez gaindiko inzidentzia duen Plan Sektorial izendatu zuen. Nafarroako Gobernuaren enpresa batek, SPRIN, S.A.k bultzatuko du proiektua. Lekarozko ikastetxe zaharrak hartzen zuen eremuan, enpresa, hezkuntza edo kulturarekin zerikusia duten ekimenak bultzatzeko gunea egin nahi da, Baztani eta orokorrean Nafarroako mendialdeari bultzada emateko asmoz.

Gunera sartzeko errotonda bat eginen da, eta aparkaleku eta harrera eginen duen eraikin bat eginen dira. Gunearen iparraldera, “hezkuntza herrixka” moduko bat eginen da, 4.000 metro koadro hartuko dituena eta hezkuntzara, zerbitzuetara eta asidialdira zuzendutako eraikin ttikiak izanen dituena. Natur interesa duen Fraileen Putzua berreskuratzeko lanak ere eginen dira. Garai bateko elizaren barrenean kultur eremua eginen da eta ondoan, zerbitzuen arloko jarduera ekonomikoetarako eremua izanen da. Baztan errekara hurbiltzeko oinezkoendako ibilbidea eta jardinak ere eginen dira. Lourdesko Amabirjinaren lezearen ondoan dagoen kapera zaharra kendu eta balioanitzeko ekipamendurako bertze eraikin bat eginen da.

Plangintzaren arabera, 10.452 metro koadro hartuko dira, eta horietatik 61.000 urbanizagarriak izanen dira. Lekarozko gunean jarduerak 2012ko urtarrilean hasiko direla aurrikusi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun