Erratzuko bestak ekainaren 28tik uztailaren 3ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 28a

Ezkil jotzearekin hasiko dira Erratzuko San Pedro bestak.

San Pedro egunean Txutxin Ibañez y los Charros mariatxien musika izanen da.

Erratzuko San Pedro bestak ere ekainaren 28an, astelehen arratseko 20:00etako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatu eta uztailaren 3ra bitarte ospatuko dira.

Asteleheneko txupinazoaren eta ezkil jotzearen ondotik, 21:00etan Baztan zopak emanen dira Kastonean eta ondotik dantzaldia izanen da Frantxiskorekin.

Erratzuko San Pedro bestak ere ekainaren 28an, astelehen arratseko 20:00etako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatu eta uztailaren 3ra bitarte ospatuko dira.

Asteleheneko txupinazoaren eta ezkil jotzearen ondotik, 21:00etan Baztan zopak emanen dira Kastonean eta ondotik dantzaldia izanen da Frantxiskorekin.

 

Ekainaren 29an, asteartean, San Pedro egun handia ospatuko dute. 10:00etan Argi soinuak izanen dira eta 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan Mutil dantzak dantzatuko dira plazan eta Luntxa eskainiko da. 17:30ean Herritarren arteko Ginkana jokatuko da. 19:30ean Txutxin Ibañez y los Charros mariatxien musika izanen da. 21:30eanb Mutil dantzak, gaita eta larrain-dantza. 22:30ean Su artifizialak eta 00:30ean Dantzaldia Angel Mari akordeolariarekin.

 

Ekainaren 30ean, asteazkenean, 10:00etan Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Haur jolasak. 13:00etan Haurren eta gurasoen bazkaria. 15:30ean, berriz ere haurrendako jolasak izanen dira. 17:30ean ikusmina piztu duen Herritarren arteko I. desafioa jokatuko da, Izpegira bizikletan, hain zuzen. Ondotik Dantzaldia Angel Marirekin Izpegin. Herrira bueltatuz, 20:00etan Dantzaldia izanen da  Gabezin taldearekin. 21:30ean, Mutil dantzak, gaita eta larrain-dantza izanen dira. 00:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.

 

Uztailaren 1ean, ortzegunean, 10:00etan Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Pilota partidak Gorostapolon. 13:30ean Zintzur bustitzea. 14:30ean Zikiro jatea izanen da plazan Frantxiskorekin. 20:00etan Dantzaldia Frantxisko akordeolariarekin. 21:30ean Mutil dantzak, gaita eta larrain-dantza. 23:30 Kontzertuak Zubi Puntan eta 00:30etik aitzinera Dantzaldia Frantxisko akordeolariarekin.

 

Uztailaren 2an, ortziralean, 10:00etan Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Aperitifa. 14:30ean Errepresaliatuen aldeko bazkaria. Ondotik Bertso poteoa Bizkargain fanfarreak eta bertsolariak alaiturik. 20:00etan Dantzaldia Saioa eta Alaitzekin. 21:30ean Mutil dantzak, gaita eta larrain-dantza. 22:00etan Rock Kontzertua: Ukabildu... 00:30ean Dantzaldia Saioa eta Alaitzekin.

 

Uztailaren 3an, larunbatean, azkenik, 10:00etan Argi soinuak izanen dira. 12:00etan Eñaut ipuin kontalaria elizeko atriotan. 14:00etan Piki-nika merenderuan. Ondotik Kalejira Iban eta Joxen alaiturik. 18:00etan Pilota partidak. 13:00etan  Gaztelu taldearen kantaldia elizan. 20:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin. 21:30ean Mutil dantzak, gaita eta larrain-dantza. Gauerditik aitzinera Dantzaldia Gabezin taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun