Elizondoko plazaren obrek sortutako duda-mudak zirela eta, aurtengo Baztandaren Biltzarra nola eginen zen ez dute berandu arte jakin antolatzaileek. Horregatik, aurten ez da kartel lehiaketarik antolatu. Baina Baztandarren Biltzarrak kartela izan izanen du, kartelaren diseinua enkarguz egin baitute. Hain zuzen ere, irudian agertzen dena prestatu du The Graficant Committee diseinu enpresako Juan Angel Perotxena Uranga elizondarrak. Baztandarren Biltzarrak, diseinatzaileak bere lana eskuzabaltasunez egin duela azpimarratu nahi izan du.
Baztandarren Biltzarra uztailaren 18an ospatuko da aurtengoan.