Baztango jubenilak lehen mailara bueltatuko dira 20 urte beranduago

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

Baztango jubenilak gustura, igoera ospatzen Utzitako argazkiak

Baztan futbol taldeko jubenilak bigarren mailako txapeldun izan dira eta horrenbertzez, lehen mailara bueltatuko dira 20 urteren buruan.
Aitzineko kanporaketan Aurora taldeari irabazi ondotik, Erriberri taldea izan du arerio azken kanporaketan. Erriberrin jokatutako partidan bina berdindu zuten eta azken lehia Elizondoko Giltxaurdin jokatu zuten. Lehenbiziko zati berdinduaren ondotik, bigarrenean hiru gol egin zituzten baztandarrek, Javier Urrutia, Estebe Goñi eta Xuban Eugik, hain zuzen.
Hala, Lauri Calvo eta Tomas Garmendiren mutilek, orain 20 urte galdutako kategoria berreskuratu zuten: jubenilen lehen maila.
Hau izan zen Baztanek aurten jubeniletan izan duen taldea, multzoko txapeldun eta lehen mailara igoera lortu duena: Miguel Javier Agerrea, Alejandro Arrondo, Mikel Azpiroz, Patxi Bengoetxea, Joseba Braña, Daniel Da Silva, Iraitz Erneta, Xuban Eugi, Tomas Garmendia, Xabier Gil, Andoni Goienetxe, Urtzi Gonzalez, Estebe Goñi, Xabier Iruretagoiena, Jorge Jauregi, Agustin Juanbeltz, Joseba Martinez, Jon Moreno, Iñigo Pachecho, Egoitz Prim, Richard F. Quimbiambo, Andoni Salaberri, Mikel Unanua, Javier Urrutia, Ekaitz Urtizberea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun