Merkatu Plaza Udal Liburutegi bihurtzeko lanek aitzinera segitzen dute. Udalak liburutegia hornitzeko lanak esleitu ditu eta 90.000 euroko aurrekontuarekin Mobopas enpresa izanen da altzariak paratuko dituena. 11 eskaintza aurkeztu ziren eta aukeratutakoak 90 eguneko epea izanen du lanak akitzeko. 378,98 metro koadrotan, gune hauek izanen ditu: sarrera eta kontrol gunea, bi bainugela, ikus-entzunezkoen hemeroteka, Internet gunea, interes zentroa, irakurketarako guneak, biltegia, terraza, talde lanak egiteko txokoa... Kristal haundiak paratu dituzte, eta hauetatik Baztan ibaia ikus daiteke. Virginia Aleman alkateak adierazi digunez, «ohiko liburutegi kontzeptua gainditu, eta teknologia eta euskarri berriak edukiko ditu».