Hasi dira Elizondoko Herriko Etxeko teilatua konpontzen. 106.756,66 eurotan Zurekin Teilatuak enpresak eginen ditu lanak, eta osotasunean Udalak ordainduko ditu. Aipatu, bertzalde, beheko eta lehen solairuak berritzeko asmoa ere baduela Udalak, baina hori teilatua konpondutakoan eginen litzateke.