Ikasturte osoan, asteazkenero biltzen dira herrietako eskoletako 3.etik 6. mailara bitarteko ikasleak Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean, ingelesa, musika eta gorputz hezkuntza lantzeko. Eta ikasturteko hondar asteazkenean, kontzertua eskaini eta Elizondoko igerilekurat gaten dira. Hasiera batean, Elizondoko ikastetxean egiten zen jaialdia, baina lekua gero eta murritzagoa izanik, Iruritako Gizarte Bilgunerat eraman zen. Aurtengo saioa ekainaren 16an eskaini zuten, eta Cristina Urtasunen zuzendaritzapean eta Estitxuren laguntzarekin, denek ederki gozatu zuten.