Amaiurko Munon egin nahi den ofita harrobiaren kontra, 100 amaiurtarretik goiti elkartu ziren ekainaren 12an Harrobiari ez! aldakarrikatzeko. Herritik bi kilometrotara eta herritar erdiak bizi diren baserrietatik 200 metrotara egin nahi dela salatu zuten.