Cocemfe uztailean eta abuztuan itxita

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Maiatza aldera zabaldu zuen Cocemfe Nafarroako Komunitateko Minusbaliatu Fisikoen eta Organikoen Elkarteko Federazioak egoitza berria Elizondon. Orain, ohar bidez jakinarazi duenez, uztailean eta abuztuan itxita egonen da bulegoa. Irailean berriz irekiko ditu ateak, baina  norbaitek elkartearekin harremanetan jarri nahiko balu, 671 421346 telefonora dei dezake. 08:00etatik 15:00etara edozein kontsulta egiten ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun