Arizkungo bestak ekainaren 23tik 26ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

San Juan bezperako arratsean, ezkil jotzea eta sua saltatzeko aukera izanen da. TTIPI TTAPA

Asteazken eguerdiko txupinazoarekin eta gazteen luntxarekin abiatuko dira

Ekainaren 23an, asteazken eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Arizkungo San Juan bestak.

Zehazki, 12:00etan Dianak, txupinazoa eta gazteen luntxa izanen dira.

13:00etan Txopo goratzea eginen dute.

14:00etan Txopo goratzaileen bazkaria.

17.30ean Jinkana, herriko gazteen artean.

21:00etan Soka dantza. Iluntzean San Juan Suak eta ezkil jotzea. Ondotik antzerkia.

23:00etan Baztan zopak.

Gauerdian hasita, dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

05:00etan Zinger jatea.

 

San Juan Eguna

Ekainaren 24an, ortzegunean, San Juan Eguna ospatuko dute.

10:00etan Dianak.

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Mutil dantzak eta herriko luntxa. Ondotik herriko haurren dantza erakustaldia.

17:30ean eskuz banakako pilota partidua: 3. eta 4. postue jokuan. Ondotik eskuz banakako pilota txapelketaren finala jokatuko da.

18:30ean Antzara jokua.

19:30ean Tortilla patata lehiaketa.

20:00etan dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

22:00etan Mutil dantza eta gaita. Ondotik afaria, bakotxa bere tortilla patatarekin.

Gauerditik aitzinera dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

05:00etan Gasna jatea.

 

Haurren Eguna ortziralean

Ekainaren 25ean, ortziralean, Haurren Eguna ospatuko dute Arizkunen.

10:00etan Dianak.

 12:30etik 13:30era Haurrendako puzgarriak eta kars.

14:00etan haurren bazkaria.

 15:30etik 17:30era haurrendako puzgarriak eta kars.

16:30ean Plater tiroketa Bagordin.

17:30ean haurrendako tailerra.

19:00etan Txokolatada.

19:30ean Triki poteoa, herriko trikitilariekin.

20:00etan dantzaldia trikitilariekin.

21:30ean Mutil dantzak eta gaita.

23:00etan Kontzertuak.

01:00etan Dantzaldia trikitilariekin.

05:00etan Ziztor jatea.

 

 

Zikiro jate eguha larunbatean

Ekainaren 26an, larunbatean, zikiro jate eguna izanen dute Arizkunen.

10:00etan Dianak.

11:00etan Mus iñezture.

14:00etan Zikiro jatea.

Ondotik herri poteoa Igandea txarangarekin.

20:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

22:00etan Mutil dantzak eta gaita.

00:30ean Gaupasa Trikidantz taldearekin.

05:00etan Zinger jatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun