Musikaria ala tabernaria. Nor da Xabi Ospital?
Tabernaria.
Zer eman dizu musikak?
Aunitz ematen dit musikak, baina aldi berean, eguneroko honetatik ihes egiteko aitzakia ere bada.
Uda honetan kontzerturik bai?
Momentu honetan ez. Orain kanta berriak egiteko aprobetxatzen ari gara Ufestuek-ekin, eta lasai gaude.
Eta zer dute Zubipuntako taloek hain onak izateko?
Hori talogileari galdetzea izanen litzateke egokiena, baina nik, jale bezala, uste dut arras onak daudela.
Erratzuko bestetan, lana ala besta?
Ostatuan nagoenetik lana.
Erratzuko bestetatik gehien gustatzen zaizuna zer da?
Kontzertuak.
Baduzu musikaz gain, bertze zaletasunik?
Irakurtzea edo kirola pixka bat egitea gustatzen zait, baina nire afiziorik haundiena musika da.
Zertan du Baztanek hutsunerik haundiena?
Beharbada, lanpostu eza.
Eta egoera politikoaz galdetuko banizu?
Dugun Udal honetan ez gaude denak. Hirugarren aukera, Ezker Abertzalearena, kanpoan dago eta hori ere azpimarratzeko gabezia haundia da.
Baztandik gehien gustatzen zaizuna zer da?
Lekua bera.
Amets bat?
Euskal Herri aske bat.