Irungo ordezkaritzak bisita egin zien asteartean Baztango Museo Etnografikoari eta Santxotena Museoari
Bertizko Partzuergoa eta Bidasoa Activaren arteko hitzarmenaren barrenean, Irungo bi museo eta Baztango bertze bi harremanetan jartzeko lanean ari dira. Irunen Menchu Gal margolariarena eta Oiasso museo erromatarra dira eta Baztanen, Elizondoko Jorge Oteiza Museo etnografikoa, Ciga margolariaren bildumarekin eta Arizkungo Santxotena. Lau museo hauen artean bisitarien trafikoa haunditzea da asmoa eta aldi berean Bidasoa Herriko toki desberdinen arteko harremana sendotzea ere.
Helburu horrekin, Bertizko Partzuergoko eta Baztango Udaleko ordezkariak Irunera gan ziren lehen eta asteartean, ekainaren 8an, Elizondoko Etnografia Museoan Javier Zigaren bilduma eta Bozateko Santxotena Museoa bisitatu zituzten irundarrek.
Goiko argazkian, ezkerretik eskuinera, Jokin Ormazabal Irungo udaleko kultur teknikaria, Fernando San Martin Irungo udal kultur zinegotzia, Izaskun Goñi Bertizko Partzuergoko gerentea, Maribel Lorenzo Bidasoa Activako zuzendaria, Cristina Gutierrez Bidasoa Activako turismo departamentuko zuzendaria eta Xabier Santxotena eskultorea ageri dira Bozaten.
Beheitian, berriz, Elizondoko Santxotena Museoaren aitzinaldean ageri dira, ezker-eskuin, Martin Garde Baztango udaleko kultur zinegotzia, Cristina Gutierrez Bidasoa Activako Turismo departamentukoa, Izaskun Goñi Bertizko gerentea, Maribel Lorenzo Bidasoa Activako zuzendaria, Fernando San Martin Irungo kultur zinegotzia, Virginia Aleman Baztango alkatea, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkatea, Eva Fernandez Irun 2020 Plan Estrategikoko kidea eta Jokin Ormazabal, Irungo udal kultur teknikaria.