759.423 euroko inbertsioa egin da Baztan frontoian

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Utzitako argazkiak

Hainbat berrikuntza egin dira Baztan frontoian. Estaldura eta aitzinaldea zaharberritu dira, 759.423,25 euroko inbertsioa eginez. Bertzeak bertze, sabaileihoak  polikarbonatozko plakekin ordezkatu dira, eta isolamendu arazoak ere konpondu dira. Aldageletako ateak, eta Laxoa Plazatik frontoira sartzeko atea ere ordezkatu dira, errotulazioa berritu da, eta barrenetik, paretak, frontisa, armailak eta sabaia pintatu dira. Kantxan fresaketa egin da eta joku-zelaia markatu. Horiek eta bertze hainbertze lan egin dira eta itxuraberritua gelditu da frontoia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun