Presak izokin eta amuarrainentzako oztopo direla iritzita, lanean ari dira Amaiurko Errotako kanalean. Arrainek trabarik izan ez dezaten eskala bat eginen da, presaren ezkerraldean, eta horrekin batera, hornidura kanala irazgaiztuko da, uraren emaria bermatzeko. 167.513,29 euro gostako da eta Perez del Rio Excavaciones y Obras enpresak eginen du. Ordaindu, berriz, Nafarroako Gobernuak eginen du.