Espainiako Gobernuak iragarri duen dirulaguntzarekin Elizondoko zahar-etxean obrak egiten ari dira. Alde batetik, terrazak irazgaiztuko dira, egoera txarrean zeudelako eta azpiko lokalen sabai eta paretetan kalteak egiten ari zelako. Horrekin batera, berogailuen hoditeria barrenetik instalatuko da, bertzeak bertze, jantokian. Eta bainugela-geriatrikoa ere eginen da.
Elizaide enpresari agindu zaizkio lanak, 33.362,07 eurotan (BEZrekin 38.700 eurora igotzen da gastua).