122.000 euro inguru kostako da Amaiurko Herriko Etxea kanpotik moldatzea

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Kanpokaldetik ari dira berritzen Amaiurko Herriko Etxea. Utzitako argazkiak

Udalak ordainduko ditu gastu guztiak

Batzuk gauza baterako eta bertzeek bertzerako, baina arras erabilia dela Amaiurko Herriko Etxea. Beheitiko solairuan Gaztelu Elkartea dago, eta batzarreak egiteko aretoa lehenbiziko solairuan, baita neska-mutikoentzako jolas-tokia eta ikastaroak egiteko gunea ere. Azken solairua, berriz, Done Jakue Bideko oinezkoentzako aterpe izateko egokitu zen.
Baina kanpokaldeari zaharberritzeko beharra ikusi, eta hainbat lan egitea erabaki du Udalak. Orain arteko elementuen antzekoak paratu dira, baita isolamendu termikoa eta xafla irazgaizgarriak ere. 112.04,50 euroko aurrekontuarekin Harri Lan enpresari esleitu dizkio lanak Udalak. Gastua oso-osorik Udalaren gain joanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun