Metaziri kalean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Metaziri aldizkariaren 13. alea kalean da dagoeneko. Ohi bezala, hainbat gai ageri dira: ardiekin hesnaorrean; Aroztegia=inposaketa; auzolana; ezkertiarrak eta eskuindarrak; Baztango bizitegiak eta etxegintza; Idoia Mujika Iñaki Erro preso politikoaren emazteari elkarrizketa; ordenantza berriak, hiru hankako aulkia; memoria historiko-urbanistikoaz; saihesbidea, saihestu beharreko bidea; Nafarroako eliz-barrutia ebasgoan; eta piro beltzaren tartettoa.
Toki hauetan eskura daiteke: Arizkunen Dolaetxean; Elizondon Axular eta Intzan eta Erratzun Altxuko dendan eta Zubi Puntan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun